Izotzak zuriz jantzi ditu bazterrak

Erredakzioa 2022ko urt. 15a, 09:55

Atzo moduan, bart gauean ere izotza egin du eta zelaiak eta teilatuak zuriz jantzita esnatu dira gaur goizean. Euskalmetek, gaurko eta biharko, abisu horia du aktibatuta tenperatura baxuengatik. Angel Garciak argazki bidez partekatu du goizeko hotzaren irudi diren erretratu ikusgarriak. Bere Instagrameko kontuan soraluzetarrak baditu bestelako argazki eder gehiago ere.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.