Lip-Dub ekimena egingo dute domekan

Ubane Madera Zangitu 2022ko urt. 14a, 11:37

Igande honetan, Domekak Aterpean ekimeneko saioa izango da, Atxolin Guraso Elkartearen eskutik. Oraingo honetan, lip-dub ekimena egin eta grabatu egingo dute, kiroldegiko frontoian, 17:00etatik 19:00etara bitartean. 3 urtetik 12 urtera bitarteko umeei zuzendutako ekintza da, baina bakarrik bertara daitezke Atxolin elkarteko bazkide diren eta Domekak Aterpeko kuota ordainduta duten umeak. 

Antolatzaileek dei egin dute ekimenera animatzeko eta joaten direnak animatzeko ile-ordeak eramateko, txapelak, betaurrekoak… hau da, mozorrotzeko jantziak.

Horrekin batera, jakinarazi dute ahaleginduko direla kurtsoka burbuilak mantentzen begirale gehiagorekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.