Txertoak hartzeko epeak

Ubane Madera Zangitu 2022ko urt. 14a, 11:00

Anbulatoriotik jakinarazi dute zalantza handiak ari direla ikusten herritarren artean txertoak direla-eta, batik bat, SARS-CoV-2 gaixotasuna pasatu ondoren, txertoa noiz har daitekeen galdezka bertaratzen da jendea. Funtzionamendua zein den esplikatu dute. 

Anbulatoriotik helarazitako oharraren arabera, SARS-CoV-2 gaixotasuna pasatu duten 5 eta 11 urte bitarteko umeak txertatzerako orduan, honako epeak hartu behar dira kontuan:

  • Dosi bakarra eman behar zaie infekzioaren diagnostikotik eta sintomen hasieratik lau aste pasatu ondoren.
  • Txertoaren lehen dosia ipini ondoren infekzioa izanez gero, txertoaren pauta bigarren dosi batekin osatuko da, infekzioa izan zenetik lau aste pasatu direnean eta lehen dositik 8 aste pasatu direnean.

Helduen kasuan, berriz, infekzioa pasatu eta bigarren hilabetera har daiteke txertoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.