Gaur eguneratutako datuen arabera, Debabarreneko herri guztietan kontabilizatu dituzte positibo gutxiago; oro har, ia 200 gutxiago, eskualde osoan. Soraluzen, berriz, 40 gutxiago daude, asteleheneko datuekin alderatuta.
Edozelan ere, intzidentzia-tasa metatua oso altua da oraindik. Debabarreneko hiru herritan 8.000ko langa gainditu du tasa horrek, beste bitan 7.000koa eta Mutrikuk du txikiena, baina han ere, ia 6.500ekoa da.
Hona hemen urtarrilaren 6tik urtarrilaren 12ra bitarteko datuak, herriz herri:
- Eibar 1194 8105,85
- Elgoibar 497 8682,84
- Mendaro 79 7328,61
- Deba 203 7298,73
- Mutriku 225 6435,83
- Soraluze 144 8228,49
- Debabarrena 2342