Soraluzen ere batuko dituzte Gabonetako zuhaitzak

Ubane Madera Zangitu 2022ko urt. 13a, 11:03

Atzo, eguaztena, Debabarreneko Mankomunitateak iragarri zuen Gabonetako zuhaitz naturalak batu egingo dituela, gero konposta egiteko erabiltzeko. Asmoa zen zuhaitzen bilketa Eibarren egitea. Bada gaur jakinarazi dute “eskakizunak aztertu ondoren”, eskualdeko herri guztietan batuko dituztela Gabonetako zuhaitzak. Bihar eta astelehenean batuko ditu eta aldez aurretik abisatu egin behar da.

Debabarreneko Mankomunitateak esan duenez, eskualdeko edozein herritako herritarrek aurrez deitu beharko dute Gabonetako zuhaitza aterako dutela abisatzeko eta Mankomunitatea herri guztietatik pasako da jasotzera.

Honako telefono zenbakira deitu behar da horretarako: 943 70 07 99.  

Bakarrik naturalak

Behin abisua eman ondoren, zuhaitzak laga behar dira edukiontzien ondoan, 20:00etatik 21:00ak bitartean. Mankomunitateak bakarrik batuko ditu zuhaitz naturalak, zuhaitz horiek konposta egiteko material egituratzaile bihurtzeko helburuarekin.