LUR-JAUSIA ERREPIDEAN

Itxita dago errepidea Maltzagarako bidean

Erredakzioa 2022ko urt. 13a, 07:21
Itxita dagoen errepidea. Argazkia: Angel García.

Itxita dago errepidea Soraluzetik Maltzagarako tartean. 06:00ak aldera luizia gertatu da eta bi erreiak okupatzen ditu. Ertzaintza zirkulazioa Bergararantz ari da desbideratzen. Poliziak gaineratu duenez, ahalik eta lasterren errei bat zabaltzen ahaleginduko dira, zirkulazioari txandaka paso emateko.