Jakitzeko modukua

Datozen asteotan ordainduko dute loteriaren saria

Ubane Madera Zangitu 2022ko urt. 12a, 09:30
Bihartik eguena, berriro ere astero izango dute bingoa Itxaropenan, ezustekorik ez bada behintzat.

Itxaropena Nagusien Elkarteko zuzendaritzak hiru ohar helarazi ditu bazkideendako. Batetik, ohartarazi dute otsailaren 1erako urteko kuota ordaindu ez duten bazkideei baja emango zaiela elkartetik. Bestetik, jakinarazi dute bihar, eguena, bingoa izango dela eta azkenik, loteria saria zelan kobratu azaldu dute.

Bingoari dagokionez, ohiko ordutegian hasiko dute jokoa, bihar, eguena.

Loteriari dagokionez, berriz, urteko kuota banketxe bidez kobratzen zaien bazkideei loteriaren saria banketxe bidez ordainduko zaiela jakinarazi dute.

Gainerakoei, berriz, bulegoan ordainduko zaie saria, bihartik, urtarrilak 13, otsailaren 17ra bitartean. Bulegoko ordutegia honakoa da:

  • Martitzenetan: 11:00etatik 12:00etara
  • Eguenetan: 11:00etatik 12:00etara eta 16:00eatik 19:00etara.