Horrekin batera, eskerroneko mezua ere helarazi dute: "Korta baserriaren eta San Andres Elkartekoen izenean eskerrik beroenak ematea tokatzen zaigu errifak erosi dituzuen guztioi baita laguntzaile izan ditugun Goki Erreformak eta Txurruka Jatetxeari. Mila esker danoi zuen laguntza handi eta guztiagatik".
San Andres auzoko Korta baserriak 2019ko urriaren 3an hartu zuen su eta ia osorik erre zen. Hura berreraikitzen laguntzeko atera zituzten errifak auzokideek.