Ugaritzen segitzen dute COVID-19a detektatzeko probetan positibo ematen ari diren herritarrak. Debabarreneko zazpi udalerrietan 2.514 positibo atzeman dituzte urtarrilaren 3tik atzora arte, gehien, Eibarren, 1.302 eta ondoren, Elgoibarren, 560. Hain justu, azken udalerri horrek dauka eskualdeko intzidentzia-tasa metaturik handiena, ia 8.000koa.
Soraluzeri dagokionez, koska bat gorago egin dute datuek. Azken zazpi egunotan 184 positibo atzeman dituzte eta intzidentzia-tasa metatua 7.649,72raino ailegatu da; izan ere, intzidentzia hori neurtzeko erabiltzen diren azken 14 egunotako datuen arabera, Soraluzen 304 herritar kutsatu dira abenduaren 27tik atzora bitartean.
Hona hemen urtarrilaren 3tik 9ra bitarteko datuak, herriz herri:
- Eibar 1.302 7472,52
- Elgoibar 560 7946,27
- Mendaro 84 6288,42
- Deba 209 6785,26
- Mutriku 175 4761,01
- Soraluze 184 7649,72
- Debabarrena 2.514