Pentsioen aldeko mobilizazioen laugarren urteurrena beteko den honetan, azpimarratu dute pentsiodunen mugimenduen borrokari esker lortu direla honako hobekuntza hauek:
- Pentsioen Errebalorizazio Indizea aplikatzeari lagatzea.
- Iraunkortasun Faktorearen aplikazioa atzeratzea.
- Pentsioen igoerak.
- Alargunen soldata arautzailearen kalkulua %60ra handitzea.
- Zaintzaile ez profesionalen kotizazioa berreskuratzea Gizarte Segurantzan.
- Gutxieneko soldata 735,9 eurotik 900 eurora handitzea.
- 52 urtetik gorakoek berreskuratzea subsidiorako eskubidea, PPk kendu egin zuena.
- Gizarte Segurantzaren auditoria egitea onartzea.
- Berezkoak ez diren gastuak aurrekontu orokorretara pasatzea.
- Kotizazioak %0,6 handitzea, diru-sarrerak handitzeko.
- Bat egin zuten bestelako aldarrikapenekin: egoitzetako langileekin, lehen mailako osasun arretakoekin, kopago farmazeutikoa ezabatzeko…
Era berean, gogora ekarri dute beste aldarrikapen batzuk falta direla lortzeko:
- 2022ko pentsioen igoera KPI errealaren arabera egitea.
- Gutxieneko pentsioa.
- 40 urtetik gorako ibilbide profesionalei zigorrak ezabatzea.
- BAM ezabatzea (Belaunaldien Arteko Mekanismoa), Iraunkortasun Faktorearen ordezkoa baita.
- Pentsioak publikoak izatea erabat.
- Erretiro adina 67 urtera arte atzeratu da, pentsioa kalkulatzeko urte gehiago kontuan hartzen dira, %100a kobratzeko urte gehiago kotizatu behar dira; horren guztiaren parean, gazteen %40a langabea da.
Manifestazioa Eibarren
Horregatik guztiagatik, uste dute pentsio publiko duinen aldeko borrokari eutsi egin behar diotela. Gaur, dei berezia egin dute mobilizazioetara bertaratzeko, “berdin da zein alderdi politikotakoa izan, guk ez dugu alderdi politikorik ordezkatzen, pentsioak defendatzen ditugu, besterik ez”, azpimarratu dute.
Ildo beretik, jakinarazi dute zapatuan, pentsioen aldeko manifestazioak izango direla EAEko hiriburuetan eta Eibarren eta parte hartzeko dei egin dute. Eibarko manifestazioa 12:00etan abiatuko da, Untzaga plazatik.