'Habanera' pieza, Ansorena eta Senperena maisuek interpretatuta

Ubane Madera Zangitu 2022ko urt. 9a, 13:26

Atzo, zapatua, danbolinaren edo txistuaren ibilbide historikoaren errepaso musikatua egin zuten Joserra Senperenak eta Jose Inazio Ansorenak, XII-XIII. mendetik XX. mendera bitartekoa. Urte luzez biltze eta aztertze lanetan ibili ondoren batutako errepertorioko piezak interpretatu zituzten bi maisuek, pianoa, txistua eta danbolina uztartuta. Bideoan, Habanera.

40 bat lagun elkartu zen Herriko Antzokian eta txalo zaparradekin eskertu zuten bi musikariek eskainitako ordu eta erdi inguruko goi mailako saioa.

Hainbatek ere azaldu zuten Euskal Danbolinaren Aroak diskoa erosteko asmoa. Atzo ez zen posible izan, baina hemen klikatuta eros daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.