Biharko manifestazioa Plaza Zaharretik abiatuko da

Egoitz Unamuno 2022ko urt. 7a, 12:30

Bihar zapatua, arratsaldeko 17:00etan, Plaza Zaharretik abiatuko da euskal presoei ezartzen dizkieten salbuespen neurriak bertan behera lagatzeko" eskatuko duen manifestazioa, Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako bidean lelopean. Soraluzeko Sarek dei egin du bertan parte hartzera.

Pandemiaren egungo egoeragatik, Sarek  bertan behera utzi du urtarrilaren 8an Bilbon egitekoa zen manifestazioa eta horren ordez, herriz herri mobilizazioak antolatuko ditu. Soraluzeko Sarek jakinarazi duenez, Soraluzeko manifestazioa arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Plaza Zaharretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.