183 positibo

Ubane Madera Zangitu 2022ko urt. 7a, 09:26

Neurrigabe ari da igotzen COVID-19a detektatzeko probetan positibo eman duen herritarren kopurua. Atzo, eguena, eguneratutako datuen arabera, 183 positibo atzeman dituzte Soraluzen abenduaren 30etik urtarrilaren 5era bitartean eta intzidentzia-tasa metatua ia 6.000koa da. 

Asteleheneko datuak ikusgarriak izan baziren, atzokoak are ikusgarriagoak izan ziren, badirudi oraindik ez dutela goia jo positiboek eta Soraluzen 200era gerturatzen ari dira.

Debabarrenean ere, antzerakoa da egoera. 1.000 positiboko langa gainditu egin du Eibarrek eta 500ekoa, berriz, Elgoibarrek eta 2.000ko langa, berriz, eskualdeak.

Hona hemen abenduaren 30etik urtarrilaren 5era bitarteko datuak:

  • Eibar  1.033      5.456,07
  • Elgoibar  505    6.291,16
  • Mendaro  76     4.728,13
  • Deba   195       5.629,93
  • Mutriku   117    2.973,28  
  • Soraluze  183   5.938,60
  • Debabarrena 2.059