Datuak hobetu diren arren, Gipuzkoan, Soraluze da langabezia tasarik altuena duen udalerria. Debabarrenekoa ere bai, noski, Eibarren atzetik.
Dena den, azaroan baino bost langabe gutxiago kontabilizatu dituzte abenduan Soraluzen. Eta 2021eko datuen arteko konparazioa eginez, urteko bigarren daturik onena eman du abenduak. Oro har, 2021eko urtarrilean baino 27 langabe gutxiagorekin bukatu da urtea Soraluzen.
Hona hemen abenduko datuak, herriz herri:
- Eibar 1.542 12,14
- Elgoibar 471 8,69
- Mendaro 79 7,78
- Deba 170 6,52
- Mutriku 227 8,74
- Soraluze 2,44 13,08
- Debabarrena 2.733 10,43