Soraluzen, Deban zein Elgoibarren, dagoeneko, 4.000tik gorakoa da intzidentzia-tasa metatua eta Eibar ere gertu dago zifra horretatik.
Izan ere, abiada handia hartu du COVID-19 koronabirusa atzemateko probetan positibo eman duen herritarren kopuruak. Abenduaren 30eko datuekin alderatuta, adibidez, Soraluzen, Mutrikun eta Mendaron bikoiztu egin dira positiboak. Debabarreneko gainerako herrietan, berriz, kopuruak bikoiztu ez diren arren, nabarmen egin dute gora haiek ere.
Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoan ematen ari den joera bera ematen ari da herrian zein eskualdean.
Hona hemen abenduaren 27tik urtarrilaren 2ra bitarteko datuak, herriz herri:
- Eibar 751 3876,39
- Elgoibar 357 4376,08
- Mendaro 49 3120,57
- Deba 161 4346,23
- Mutriku 78 2521,64
- Soraluze 120 4101,66
- Debabarrena 1516