Erregeetako artisau azoka egin dute goizean

Erredakzioa 2022ko urt. 2a, 14:48

Erregeetako artisau azoka egin dute gaur goizean Plaza Zaharrean. Artisauek kontatu dute salmenta batzuk egin dituztela, nahiz eta, hori bai, herritar gutxi ibili den azokan zein kalean. 

Eguraldi ona batetik zein koronabirusaren eragina bestetik, mugimendu txikia ikusi da artisau azokan. Hala ere, zenbait salmenta egin dituztela kontatu dute Erregeetako azokako artisauek.

Gaur, lagun berri bat izan dute eskaintza osatzen: Ostim Reyes. Esamoldez apaindutako kamisetak gehitu ditu hark.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.