Hiru lehiakide apaingarrien lehiaketan

Ubane Madera Zangitu 2021ko abe. 29a, 14:47

Joan den barikuan bukatu zen Gabonetako apaingarrien lehiaketan izena emateko epea eta aurten hiru herritar animatu da parte hartzera. Urtarrilaren 4an jakinaraziko dute zein den irabazlea.

Argazkietako balkoiak dira aurtengo Gabonetako apaingarrien lehiakideak. Horien artetik, bat aukeratuko du epaimahaiak saridun modura. Baloratuko du apaingarrien jasangarritasuna, materialen berrerabilpena, originaltasuna, apainketaren kalitatea, armonia eta diseinua.

Urtarrilaren 4an, 12:30ean emango diote saria irabazleari, 100 euro, Plaza Berrian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.