Soraluzeko azken 14 egunotan atzemandako positibo kopuruaren eraginez, herriko intzidentzia tasa metatua 2.000ra heltzeko puntuan dago.
Abenduaren 13tik 19rako astean, Soraluzen 35 positibo atzeman zituzten; abenduaren 20tik 26ra bitartean, berriz, 43. Guztira, bada, azken 14 egunotan 78 herritarrek positibo eman dute COVID-19 koronabirusa detektatzeko probetan.
Herrian ematen ari den goranzko joera eskualdekoaren antzerakoa da. Elgoibarren, adibidez, 57 positibo izatetik 148 izatera pasa dira. Mutrikun izan ezik, gainerako herri guztietan egin dute gora positiboek.
Hona hemen abenduaren 20tik 26ra bitarteko datuak, herriz herri:
- Eibar 314 1870,86
- Elgoibar 148 1776,43
- Mendaro 17 898,35
- Deba 76 2255,64
- Mutriku 56 2314,64
- Soraluze 43 1962,76
- Debabarrena 654
Neurri murriztaile gehiago
Testuinguru honetan, Iñigo Urkullu Lehendakariak Labi aholku batzordea deitu du biharko. 16:30ean elkartuko dira eta neurri murriztaile berriak izango dituzte aztergai, edukierak eta merkataritza nahiz ostalaritza ordutegiak murriztearekin lotutakoak .Lehendakariaren asmoa da neurri berriak eguaztenean bertan sartzea indarrean.