Haur parkea, musika, erakusketak eta pailazoak

Ubane Madera Zangitu 2021ko abe. 27a, 11:35

Txirri, Mirri eta Txiribiton.

COVID-19ak eragindako osasun egoeragatik hainbat ekintza bertan behera geratu ondoren, Gabonetako parkea, musika ikuskizun bi, beste bi erakusketa eta Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen emanaldia izango dira Gabonak borobiltzeko. Egitarau osoa barruan.

Hona hemen, aste honetatik hasita, egunez-egun antolatu diren ekintzen zerrenda:

Abenduaren 30era bitartean

ERAKUSKETA

Harri landuak, Miguel Criado Vicente

Astegunetan 19:00-20:30 eta larunbatetan 12:00-13:30.

Kulturguneko erakusketa-gelan.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea

Urtarrilaren 14ra bitartean

 

ERAKUSKETA

Margolanak eta zeramikak.

Txiki Agirre (“Keixeta”).

Arratsaldeko 7etatik 8etara, Oreka Art galerian.

Ant.: Oreka Art Galeria.

Abenduak 30, eguena

 

GABONETAKO HAUR PARKEA

Ordutegia: 11:00-13:30  eta 17:00-19:30, kiroldegian.

Bazkideak doan; besteak 5 € (Goiza) eta 3 € (Arrats).

Ant.: Atxolin Guraso Elkartea

 

MUSIKA KONTZERTUA

Ezoziko Ama Abesbatzaren Gabon Kontzertua

Arratsaldeko 8etan, Herri Antzokian .

Ant.: Ezoziko Ama Abesbatza.

Abenduaren 30ean, eguena.

PAILAZOAK

Txirri, Mirri eta Txiribiton.

Bart non ote nintzen ni?

Sarrera: 2 euro.

Arratsaldeko 5etan, Herri Antzokian.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.

Urtarrilak 2, domeka.

 

MUSIKA KONTZERTUA

Euskal danbolinaren aroak

I. Ansorena (Danbolina) & J. Senperena (Pianoa).

Arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.

Sarrera: 5 euro.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea

Urtarrilak 8, zapatua

 

HAURRENTZAKO ZINEA

D’ortagnan eta 3 mosketxakurrak. Esp., 2021 (84 ‘).

Arratsaldeko 5etan, Herri Antzokian.

Ant.: Kultura Batzordea & Atxolin IGE

Urtarrilak 9, domeka.