Haurreskolan izena emateko data berriak

Ubane Madera Zangitu 2021ko abe. 28a, 10:03

Soraluzeko Haurreskolatik jakinarazi dutenez, orain arte Haurreskolako izen-ematerako kontuan hartzen ziren datak aldatu egin dituzte. Haurreskolako Partzuergotik esan dietenez, aurrerantzean, datorren ikasturtean Haurreskolan hasi nahi duten haurrek apirilean egin behar dute izen-ematea.

Gaineratu dute, hala ere, ikasturtean zehar hasi nahi duten haurrentzat izen-emate epea ikasturtean zehar zabalik egongo dela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.