Urtarrilaren 4an, postontzi ikusgarria ipiniko dute Abade Etxearen kanpoko aldean, Soraluzeko umeek euren eskariak Errege Magoei helarazi ahal izateko.
Gutunok urtarrilaren 5ean bidaliko dizkiete Errege Magoei, haiek biharamunean, urtarrilaren 6an umeen eskariak bete ahal izateko.
Antolatzaileek datorren urtean ohiko kalejira, gutun batzea eta opari banatzea normal egin ahal izango duten esperantza partekatu dute.