Olentzerok eta Mari Domingik batu dituzte soraluzetarren eskariak eta desioak

Ubane Madera Zangitu 2021ko abe. 24a, 18:15

Oztopo eta zailtasun guztien gainetik, aurten ere, Olentzero eta Mari Domingi ailegatu dira Soraluzera. Goizean frontoian izan dira soraluzetar gaztetxoen gutunak jasotzen, Triki eta Traka Galtzagorrien laguntzarekin. Adinaren araberako txandatan bertaratu dira umeak eta otarrean laga dizkiete eskariz eta desioz betetako gutunak, gauean euren magia egin eta etxe guztietara eraman ditzaten opariak. Lehen argazki sortan, 0-4 urte bitarteko umeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.