Gaurtik, maskara derrigorrezkoa

Ubane Madera Zangitu 2021ko abe. 24a, 10:05

Gaur gauerditik aurrera, kirola egiten edo espazio naturaletan izan ezik, aire librean ere maskara nahitaez erabili beharko da, atzo Espainiako Ministroen Kontseiluak onartutakoaren arabera. Bestalde, atzo, eguena, eguneratutako datuen arabera, 34 soraluzetarrek eman du positibo COVID-19ko probetan. Azken egunotan, handitu egin da kutsatu kopurua.

Atzoko datuen arabera, atzera ere goranzko joera hartu du COVID-19 koronabirusean positibo eman duen herritarren kopuruak. Martitzenean eta eguaztenean, adibidez, 16 positibo berri detektatu zituzten.

Intzidentzia metatuaren tasa handia

Azken zazpi egunotan, berriz, 34 positibo dira. Eta intzidentzia tasa metatuta jakiteko kontuan hartzen dituzten azken 14 egunotan, berriz, 62 positibo kontabilizatu dituzte. Horren ondorioz, atzoko intzidentzia metatuaren tasa 1.500 pasakoa izan da.

Soraluzen azken egunotan ikusi den goranzko joera hori orokorra izaten ari da. Debabarrenean ere, herri guztietan handitu da intzidentzia metatuaren tasa.

Hona hemen abenduaren 16tik abenduaren 22ra bitarteko datuak, herriz herri:

  • Eibar 224   1608,79
  • Elgoibar   83    1299,83
  • Mendaro  8   945,63
  • Deba  54       1925,55
  • Mutriku  60    2164,09
  • Soraluze 34  1560,14
  • Debabarrena   463