Udal ludotekako eta Udal gaztelekuko Gabonetako jarduerak bertan behera

Ubane Madera Zangitu 2021ko abe. 23a, 10:48

Besteak beste, Gasteizko City Jump-era irteera egin behar zuten Udal gaztelekutik.

Egoera okertzen ari dela ikusita, atzo, eguaztena, erabaki zuten bertan behera lagako zituztela Gabonetan umeendako antolatuta zeuden Udal ludotekako eta Udal gaztelekuko ekimenak. Erabaki horren berri Patricia Borinaga zinegotziak eman zuen, atzoko osoko bilkuraren amaieran.

Patricia Borinaga Gazte saileko zinegotzi arduradunak esplikatu zuenez, Udaleko eta Pil-pilean elkarteko ordezkariek batzarra egin zuten Gabonetan umeendako antolatuta zeuden ekintzekin zer egin erabakitzeko.

Emandako xehetasunen arabera, halako jardueren erantzukizuna Udalarena da eta dagoen egoera zein agintariek helarazitako gomendioak aintzat hartuta, ez zaie aproposa iruditu ekintzak bere horretan mantentzea eta bertan behera laga dituzte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.