Lehen mailako arretaren alde

Ubane Madera Zangitu 2021ko abe. 22a, 18:07

Gaur, 13:00etan, anbulatorioko langile guztiek eta hainbat herritarrek babestu dute lehen mailako osasun arretaren aldeko elkarretaratzea, tartean, pentsiodunen mugimenduko kideek eta Eh Bilduko ordezkariek. Anbulatorio aurrean egin dute protesta.

Laburra izan da ekimena, izan ere, anbultorioko langileak lanean zeudenez, apenas bost minutuko elkarretaratzea egin dute, osasun langileak lanera ahalik eta lasterren bueltatu ahal izateko. 

Soraluzen moduan, bestelako herri batzuetan ere egin dituzte elkarretaratzeak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.