Bihar ekarriko dute Gabonetarako barraka Plaza Zaharreko karpara eta eguenean zabalduko dute. Aurten Wipeout-a ekarriko dute, garbigailu puzgarria. Goizez, 11:30etik 14:00ak arte izango da zabalik eta arratsaldez, berriz, 17:00etatik 20:30ak arte, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, bi egunotan itxita izango baita.
Sarrerak Bizikale elkarteko saltokietan zein tabernetan eskura daitezke, bi sarrera bi euroan. Sarrerek, gainera, 25 euroko bost bonuren zozketarako zenbakia ere ekarriko dute.
Bestalde, Bizikale Merkatari Elkarteak gogora ekarri du urtarrilaren 10era arte dagoela deskontu bonuak gastatzeko aukera.
Zentzu horretan, jakinarazi dute, akats bat tarteko, ostalaritzako bonuen zerrendan ez zutela Gila taberna sartu, baina Gila tabernan ere erabil daitezkeela bonuok.