Lehiaketan balkoi edo leihoa duten Soraluzeko etxebizitzetako jabe edo errentariak diren bizilagunek parte har dezakete.
Gero, lehiaketaren epaimahaiak ikustaldi aldizkatuak egingo ditu abenduaren 26tik urtarrilaren 3ra bitartean.
Honako lau puntuak baloratuko dira:
- Jasangarritasuna, materialen berrerabilpena.
- Originaltasuna.
- Apainketaren kalitatea.
- Armonia eta diseinua.
Irabazleak 100 euroko saria eskuratuko du. Sari banaketa urtarrilaren 4an egingo da, 12:30ean, Plaza Berrian.