Gaur, astelehena, egin dute 2021. urteko pentsio publiko duinen aldeko azken elkarretaratzea, urtarrilaren 10era arte mobilizazioetatik oporrak hartuko baitu pents. 40 bat herritar elkartu da Plaza Berrian.
Pentsiodunen mugimenduko kideek aldarrikapenekin agurtu dute urtea eta iragarri dute bide beretik ekingo diotela urte berriari.
%5,6ko igoera
Gaurko honetan, pentsioen igoerari erreparatu diote. Oro har, KPI historikoaren araberako igoera aldarrikatzen dute, kasu honetan, %5,6koa, gehiengo sindikalak hitzarmenak eguneratzeko egin duen eskaera bera. Hori horrela, uste dute "pentsiodunen mugimenduaren eskaerak babes sindikal eta sozial handia hartzen" duela.
"Mobilizazio indartsua"
Bestalde, jakinarazi dute Euskal Herriko pentsiodunen mugimendua pentsiodunen “mobilizazio indartsu bat” prestatzen ari dela Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta Eibarren urtarrilaren 15erako. Gogora ekarriko dute pentsioen aldeko protesten hasieraren laugarren urteurrena dela eta pentsioak KPI historikoaren bidez (% 5,6 edo % 5,5) eguneratzea eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa izango dira egun horretako aldarrikapen nagusiak.
13:00etan anbulatorio aurrean
Halaber, iragarri dute bat egiten dutela eguaztenean Osakidetzako sindikatuek deitu duten protestarekin. 13:00etan da hitzordua, anbulatorioaren aurrean.