35 positibo

Ubane Madera Zangitu 2021ko abe. 20a, 13:22

Oraingoz, ez du etenik COVID-19 koronabirusean positibo eman duten herritarren kopuruak. Gaurko datuen arabera, 35 soraluzetarrek eman du positibo eta herriko intzidentzia tasa-metatua da 1.434,32koa. Hori bai, azken hiru egunotan, apur bat apaldu egin dira atzemandako positibo kasuak, herrian zein eskualdean.

Gaurko datuen arabera, Soraluzen ez ezik, Mutrikun ere egin dute gora atzemandako positiboek; ez, ordea, Eibarren, Elgoibarren, Deban eta Mendaron, udalerriotan behera egin baitute positiboek, gutxi bada ere.

Hori horrela, Debabarrenean, oro har, gaurko positibo kopurua barikukoa baino txikiagoa da.

Bestalde, Soraluzen positibo igoera egon den arren, igoera hori joan den aste hasierakoa baino txikiagoa izan da.

Hona hemen abenduaren 13tik 19ra bitarteko datuak herriz herri:

  • Eibar   200   1597,87
  • Elgoibar  57   1065,86
  • Mendaro  2    803,78
  • Deba    47      1925,55
  • Mutriku   67   1919,46
  • Soraluze    35    1434,32
  • Debabarrena 408

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.