Egoera okertzen zegoela ikusita, atzo bertan, domeka, jarri zen eskolako zuzendaritza ikasleen gurasoekin harremanetan, jakinarazteko gaurtik eta eguaztenera bitartean –gero oporrak baitituzte- egokitu egingo dutela eskolaren funtzionamendua.
Honako neurriak hartu dituzte:
- Ikasleen burbuilak mailakoak izatetik, gelakoak izatera pasako dira.x
- 3 egun hauetan errepasoko saioak besterik ez dira aurrera eramango.
- 5.mailakoen biharko Acuariumeko irteera bertan behera geratzen da.
- Burbuilak gelaka mantendu ahal izateko, jangelan berrantolaketa egin dute. Horretarako, tutoreen laguntza izango dute begiraleez aparte. Guztion ahalegin horrek, astelehenean eta asteartean, ikasleak bere gelakideekin bakarrik egotea ahalbidetuko du. Hala ere, asteazkeneko lan-jarduna 13:00etan amaitzen dela kontuan izanik eta jantokian burbuilak ezingo dituztenez mantendu, jangelako asteazkeneko zerbitzua bertan behera uztea erabaki dugu.
Gaur, astelehena, emandako xehetasunen arabera, Plaentxi Eskolan neurri berriak hartzea erabaki dute prebentzioz jokatzearren.