Gaur, finalak

Ubane Madera Zangitu 2021ko abe. 17a, 10:22

Gaurko finalistetako batzuk.

Gaur, barikua, 16:00etan eta 17:00etan jokatuko dituzte Itxaropena Nagusien Elkarteko karta txapelketako finalak. Horren ondoren egingo dute sari banaketa. Bestalde, jakinarazi dute Santo Tomas egunean, Gabonetako 30 otar zozkatuko dituzte eta ondoren, txistorra pintxoak emango dituztela.

Gaurko finalei dagokienez, honako hauek dira finalistak:

Tutean: (16:00etan da)
Severino Fajardo eta Sérvito Pérez
Gonzalo Portu eta Koldo Ugarte

Briskan: (17:00etan da) 
Maria Luisa Alberdi eta Maria Pilar Olano
Ana Maria Osa eta Kontxi Elkoro

Musean: (17:00etan da)
Severino Fajardo eta Sérvito Pérez
Pedro Aldazabal eta Teógenes Ruiz

Finalak jokatu eta gero, sari banaketa egingo dute.

Otarrak eta txistorra

Bestalde, datorren asteko martitzenean, Santo Tomas egunean, 17:00etan, Gabonetako 30 otar zozkatuko dituzte eta 18:00etan, txistorra pintxoak emango dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.