Skate parkea garbitzen

Ubane Madera Zangitu 2021ko abe. 17a, 09:13

Atzo, eguena, hasi ziren skate parkera jausitako harriak eta lokatza erretiratzen. Gaur ere horretan ari dira. Izan ere, Udalak nahi du ahalik eta lasterren erabilgarri laga skate gunea.

Joan den barikuan, menditik behera zetorren urak eragin zuen luizia skate parkean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.