Azaroaren 21ean jokatu zen Kontrargiren Argazki Rallya. Lehiakideek, 28 argazkilarik, honako gaien araberako argazkiak atera zituzten: aztarnak, txoko xarmagarria, patxada, Mendiolako industrialdea eta bezeroak.
Aste honetan jakitera emandakoaren arabera, Adiel Zabala Aizpurua argazkilariak eskuratu du epaimahaiaren puntuaziorik handiena; bigarren saria, berriz, Jose Luis Rodriguez Morani eman diote; hirugarrena Azpeitiko Igor Froilan Arantzamendiri eta herriko onenaren saria Mikel Valero soraluzetarrari.
16 urtetik azpikoen saria, berriz, hutsik geratu da.
Sari banaketari dagokionez, datozen asteotan egingo dute eta honako sariak emango dituzte:
• 120 euro lehen multzorik onenarendako
• 90 euro bigarren multzorik onenarendako
• 70 euro hirugarren multzorik onenarendako
• 70 euro herriko onenarendako