Pertsona bat atera dute suhiltzaileek

Erredakzioa 2021ko abe. 15a, 15:31

Suhiltzaileak pertsona ateratzen. Argazkia: Angel García.

Gaur, 14:30-15:00ak aldera, pertsona bat atera dute suhiltzaileek haren etxeko leihotik. Larrialdia izan du Gabolats goiko bizilagun batek eta hura anbulantziara ahalik eta lasterren eraman ahal izateko eskatu dute suhiltzaileen laguntza. 

Suhiltzaileek esandakoaren arabera, Gabolats goiko etxeen ezaugarriak kontuan hartuta, pertsona leihotik ateratzea bizkorragoa zen etxeko atetik ateratzea baino. Hori egin eta errepidean zain zegoen anbulantzian laga dute. 15:15 ingururako bukatu dute aktuazioa suhiltzaileek eta errepidea libre geraru da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.