Joan den barikuan, ur mordoa etorri zen saihesbidetik behera; errekastoa eta guzti sortu zen lehenagoko Sesma frontoia zegoen lekutik behera. Urak harriak eta lurra hartu zituen bidean eta skate parkeraino ailegatu zen luizia.
Harrezkero, harriak eta lokatza daude paddle pistaren ondoko skate eremuan eta ezin da esparrua erabili. Orain ateri dela, umeak eta gazteak deseatzen daude skate parkea berriro ere erabiltzeko, joan den urritik ezin izan baitute hura erabili, euriagatik.
Baina, apurtxo batean itxaron egin beharko dute oraindik. Udaletik esandakoaren arabera, lurra batzen hasi baino lehen, lehortzen laga behar zaio. Horren ondoren aterako dute skate parketik bertara jausitako lurra.