Jakitzeko modukua

Gaur hasiko dira karta-joko txapelketak

Ubane Madera Zangitu 2021ko abe. 14a, 11:40

Gaur, martitzena, hasiko dira mus, tute eta briska txapelketak Itxaropena Nagusien Elkartean. Gaur eta bihar jokatuko dituzte kanporaketak eta finala, berriz, barikuan, ze eguenean bingoa dago. Tutean jokatzeko apuntatu da bikote gehien. 

Gaur, 16:00etan hasiko dira karta-joko txapelketak Itxaropena Nagusien Elkartean. Ia 20 bikote lehiatuko da musean, tutean eta briskan, gehien, tutean. Trukerako, berriz, ez da bikoterik animatu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.