Ura kalean zehar, gaur goizaldean

Ubane Madera Zangitu 2021ko abe. 10a, 10:50

Azken ordu eta erdian asko jaitsi da ibaiaren maila eta momentuz, badirudi arriskurik larriena pasatu dela. Adituen arabera, iluntzean, atzera ere arretaz jarraitu beharko da egoera, beste fronte bat datorrelako. Bien bitartean, barealdia izango dela diote. Orain arte egindakoak, behintzat, nahikoa buruhauste sortu ditu. Goizean, Lertsundinetik behera datorren errekastoaren ubidea trabatu egin da eta ur guztia kalera atera da, herritar batek grabatutako bideoak erakusten duen moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.