Bergararako bidea zabaldu dute baina saihesbideak itxita segitzen du
Ubane Madera Zangitu
2021ko abe. 10a, 11:53
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, zabaldu berri dute Bergararako bidea, ez, ordea, saihesbidea, luizia dela eta Ertzantzak itxita mantentzen baitu bi norabidetan. Eibarrerako bidea zabalik dago, nahiz eta bidean luiziak dauden.