Herriko beste zenbait puntutan ere irten da ura bidetik. Adibidez, Baltegietan. Baina dagoeneko buxadura libratu dutela kontatu du alkateak.
Bergararako noranzkoari dagokionez, ura bidera irten da eta baita enbor batzuk ere. Zenbait ibilgailu aurrera egiten ari dira, baina gehienek bertara iritsi eta buelta hartzen dute.