Ura gainezka Iruren, berriro

Ubane Madera Zangitu 2021ko abe. 9a, 18:05

"Ezin gara etxera igo 4X4ko motako ibilgailu batean ez bada" kontatu du Luis Plata Irureko bizilagunak, gaur, eguena, auzo hartan bizi duten egoera erakusten duen bideoa bidaltzeaz bat. "Bideoan ikusten den guztia pasatzen ari da erreka estalita dagoelako, bere momentuan lurrez tapatu zuten eta adierazi zuten egoera konponduta dagoela baina bistakoa da ez dela horrela. Ikusten denez, ura menditik irteten ari da eta errepidera ailegatu da, dagoeneko errepide nagusira ere iritsi da", gaineratu du.

"14 urte daramatzat hemen eta oraindik egoera ez dago konponduta. Eurek (Diputazioak eta Udalak) baietz diote, baina argi dago ezetz. Bideoa ikustea besterik ez dago. Hor irteten ari den ur guztia ez da bakarrik euri asko egiten ari delako, baizik eta da erreka tapatu egin zutelako modu desegokian. Gaur, etxera iristen ahalegindu naizenean, ura sartu zait autoaren erradiadoretik. Azkenean zerbait larria gertatu behar da hemen norbaitek zerbait egiteko?" kexatu da Luis Plata bizilaguna.

Gaineratu duenez, egoeraren berri eman die udaltzaingoari zein alkateari. Erredakziora ere bidali ditu argazkiak.

Sagar Errekako errekaren bidea ixtear

Bestalde, Frantziska Iraolagoitia bizilagunak ohartarazi du ibaiko ura igotzen dagoela eta Sagar Errekako errekaren irteera gero eta txikiagoa bihurtzen ari dela. "Errekako urak ibaira ez badu irtetzen Sagar Errekako ura (kanpotik) kaletik bajatuko da".

Irudiak ere bidali ditu, horren erakusle. Lehenean ikusten da ibaia eta errekako irteera arratsaldeko lehen orduan. Bigarrenean, ia iluntzean.