Mus, tute, truk eta briska txapelketak, Itxaropena elkartean

Ubane Madera Zangitu 2021ko abe. 9a, 09:30
Itxaropenan bingoan jokatzen, uztailean.

Itxaropena Nagusien Elkartetik iragarri dute datorren astean, abenduaren 13an, 15ean eta 17an mus, tute, truk eta briska karta txapelketak jokatuko dituztela. Partidak 16:00etan hasiko dira, tabernako lokalean. Izena emateko epea bihar, abenduaren 10ean bukatuko da. Izena eman daiteke tabernan bertan, iragarki-oholean jarritako zerrendetan. 

Sariei dagokienez, berriz, karta-joko modalitate bakoitzean lehenengo bi irabazleendako izango dira sariak. 

Bestalde, Itxaropena Nagusien Elkartetik gogora ekarri dute datorren martitzenean, abenduaren 14an bukatuko dela urteko kuota ordaintzeko eta loteria jasotzeko epea. Halaber, gogora ekarri nahi dute, aurten ere, loteria oparitu egiten dutela, ikasturtean zehar ezin izan baitituzte jarduera batzuk egin.



Kontu korronteak lortu nahian

Horrekin batera, diote elkartekideek norbere kontu korrontearen zenbakia eman dezaten saiatzen ari direla, pixkanaka, ordainagiri horiek hurrengo urteetan kontuetan helbideratu ahal izateko. 

Esandakoaren arabera, horrek asko errazten du kudeaketa eta ondorio, asko errazten du elkarteko zuzendaritza batzordearen lana.