Lapurretan egin dute futbol zelaiko tabernan

Erredakzioa 2021ko abe. 8a, 21:14

Gaur goizean, eguaztena, Soraluze Futbol Taldeak salaketa jarri du futbol zelaiko tabernan lapurretan egin dutelako. Tabernako atearen sarraila apurtuta sartu dira barrura eta botila eta litxarreria batzuk eraman dituzte. Gaur jabetu dira gertatutakoaz, baina ez dakite noiz izan den. 

Soraluze Futbol Taldetik esandakoaren arabera, gaur, 10:00etan, paseoan zebilen herritar batek abisua eman du Ezoziko futbol zelaiko tabernako atea zabalik ikusi ondoren. Bertaratzean konturatu dira atearen sarraila apurtuta zegoela eta barrura sartzean ikusi dute botila eta litxarrerria batzuk falta zirela.

Ertzaintzari abisatu diote eta Sorak salaketa jarri du.

Azken hilabeteotan, Institutuko ikasbidaiako gazteak eta haien gurasoak ari dira futbol zelaiko tabernaz arduratzen, bertaratzen direnei zerbitzua emanez, ikasbidaiarako dirua irabazteko.