Zerga ordaintzetik salbuetsita gelditu nahi duten lurjabeek otsaila baino lehen aurkeztu behar dute eskaera idatziz udaletxean, bertan lursailaren hedadura eta partzela zenbakiak zeintzuk diren zehaztuz. Udalak Baso Biziak elkartearekin elkarlanean erabaki du pizgarri fiskal hau onartzea, bertakoak diren zuhaitz landaketak sustatzeko helburuz, “bai gaur egun daudenak baita etorkizunean landatu nahi direnak ere”. Higiezinen zerga kalkulatzeko landa lurraren balio katastralari %0,99ko tasa ezartzen zaio. Esaterako, 6.000 euroko balio katastrala duen lursail batek 60 euro inguru ordaindu behar izaten ditu HHZ edo IBIagatik