Ipini dute jaiotza

Erredakzioa 2021ko abe. 5a, 18:54

Atxolingo jaiotza ipinita, berau igo duten lagunez inguratuta. Argazkia: Fernan Oregi.

Eguraldi makurrari aurre eginez, kaletik oinez joanda, igo dute Atxolingo jaiotza beste urte batez. Goizerako ipini dute bertan eta ondoren, ondo merezitako hamaiketakoa hartu dute Urtia Zelain. 

Honako lagun hauek igo dute jaiotza: Aitor Elizburuk, Fernan Oregik, Ander Garitanok, Oiher Arantzetak, Niko Mendiak, Miren Mendiak, Iñaki Larrañagak, Aitor Gonzálezek eta Ramón Agirrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.