Txurrukarako errepidea itxita

Erredakzioa 2021ko abe. 4a, 10:02

Lurjausia Txurrukarako bidean.

Gaur gauean, lurjausia gertatu da Txurrukarako errepidean eta une honetan ezin da ibigailurik pasatu handik. Errepidea garbitzera etor daitezen abisua pasa du alkateak. Atzo, puntu berean beste lurjausi bat gertatu zen.

Atzo beste mendi zati bat jausi zen errepidera eta bi metroko pasabidea zegoen ibilgailu txikientzat. 112ra deitu zuten udaletxetik eta etorri ziren jausitakoa erretiratzera.

Abisua pasata

Gaur, bertako bizilagun batek bidalitako argazkian ikusten den bezala, errepidea itxita dago. Uste da gauean berriz jausiko zela lurra. Iker Aldazabal alkateak esan duenez, abisua pasa dute berriz erretiratu dezaten.

Bien bitartean, norbaitek Txurrukara joan beharra badu, San Andrestik igo daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.