Liburutegiko sarreran, kiroldegian salduko ditu bonuak Bizikale Merkatari Elkarteak. Abenduaren 9tik 14ra bitartean salduko dituzte, bonuak agortu arte. Hori bai, bonua erosteko Nortasun Agiria erakutsi beharko da, Nortasun Agiri bakoitzeko, asko jota, bi bonu erosi ahal izango baita.
Bi bonu
Bi bonu mota izango da. Batetik, 20 euro ordaindu eta 30 euro gastatu ahal izango dira 30 denda, ile-apaindegi, aholkularitza edo bestelako komertzio eta zerbitzuetan. Bestetik, 10 euro ordainduta 15 euro gastatu ahal izango dira herriko zazpi tabernatan.
Merkataritzako bonuei dagokienez, pilatu egin daitezke eta 15 eurotik gorako bi erosketatan banatu. Ostalaritzako bonuen kasuan, haiek ere pilatu egin daitezke eta 7,50 eurotik gorako bi erosketatan banatu.
Non erabili
Bonuak erabili ahal izango dira datorren urteko urtarrilaren 10era arte. Honako lekuetan:
- Tabernak:
- Armendia jatetxea
- Arranoa
- Batzokia
- Bolia
- Gaztelupe
- Txoko
- Txurruka jatetxea
- Komertzioak eta zerbitzuak:
- Ainoa ile-apaindegia
- Autoservicio Amparo
- Aritz Laskurain Osteopata
- Azad Fruteria
- Belarrak
- Benito Altzariak
- Bolintxo okindegia
- Kooperatiba
- Criado
- Elizpe
- Etxabe harategia
- Iñarra harategia
- Iratxo
- Josu Bitxitegia
- Juan Mari Arrandegia
- Mapfre Zerbitzuak
- Mari Mar harategia
- Marisa ile-apaindegia
- Mendizabal okindegia
- MGS Aseguruak
- Estankoa
- Todo a 100
- Triskel
- Txuritxu gozotegia
- Vidal fruta-denda
- KLB6
- Kontulan Aholkularitza
- Lilura Natur Estetika
- Loteria Soraluze
- Mabel ile-apaindegia