9 positibo

Ubane Madera Zangitu 2021ko abe. 2a, 18:06

Soraluzen zein Debabarrenean, oro har, goraka doa COVID-19 koronabirusaren eragina. Bakarrik Mendaron jaitsi dira datuak apurtxo bat, gainerako udalerrietan gora egin dute. Soraluzeren kasuan, 9 positibo kontabilizatu dituzte azken astebetean. Bestalde, iragarri duenez, bihar osasun larrialdi egoeran sartuko da indarrean EAEn.

Bizkor ari dira ugaritzen positiboak eskualdean. Debabarrenean, 46 gehiago detektatu dituzte astelehenetik atzora arte, horietatik 25 Eibarren. 

Soraluzeri dagokionez, atzo anbulatoriotik esandakoa baino bat gehiago kontabilizatu dituzte gaurko datuen arabera. 

Hona hemen azaroaren 25etik abenduaren 1era bitarteko datuak, herriz herri:

  • Eibar       272    1.594,23 
  • Elgoibar    47       753,90
  • Mendaro    9     1.386,75
  • Deba        35      843,57  
  • Mutriku    33     865,64   
  • Soraluze     9    327,13
  • Debabarrena  405 

Osasun larrialdi egoera

Bestalde, gaur arratsaldean iragarri duenez, bihar, barikua, osasun larrialdi egoera indarrean sartuko da Euskal Autonomia Erkidegoan. Larrialdi egoera indarrean sartzen denean, Eusko Jaurlaritzak ostalaritzako, merkataritzako eta kultura ekitaldietako ordutegiak eta edukierak mugatu ahalko ditu. 

Halaber, tabernetako barran kontsumitzea galarazteko eta mahai bakoitzean gehienez bildu daitezkeen pertsona kopurua zehazteko aukera izango du, besteak beste. Baina, oinarrizko eskubideak ezin izango ditu murriztu. Beraz, besteak beste, ezingo dituzte udalerriak itxi edo etxeratze agindurik ezarri.  

Joan den urriaren 7an desaktibatu zuten osasun larrialdi egoera.