Zabalik dago eskualderako zerbitzua emango duen aterpetxea

Erredakzioa 2021ko abe. 2a, 15:08

Atzo, asteazkena, ipini zuten martxan etxerik gabekoentzat aterpetxea, Karmeldarren eraikinean, Eibarren. Debabarrena eskualde osorako neguko aterpea izango dena apirilera arte egongo da zabalik, 14 lagunentzat tokia dauka, eta ohea eta norberaren garbitasuna egiteko tokia eskainiko ditu eguraldi txarreko egunetan.

Eibarko Udalak jakinarazi duenez, lokalak egokituta daude dagoeneko eta hezitzaileak ere prest daude etxerik gabeko pertsonen jarraipena eta akonpainamendua egiteko.

Eibarko Udaletik adierazi dutenez, “inolaz ere ez da epe luzerako aterpe bat, baizik eta aldi baterakoa, eta etxerik gabekoek egun jakinetan erabili ahal izango dutena”.

Ekimena Debabarreneko Gizarte Zerbitzuetako Mapan jasotako azpiegitura- eta baliabide-planaren barruan kokatu behar da

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.