Gutxi bada ere, apurtxo bat behera egin du langabeziak azaroan. Gaur argitaratutako datuen arabera, urrian baino lau langabe gutxiago kontabilizatu dituzte azaroan. Oraingo honetan, gainera, eskualdeko hiru herritan gora egin du langabeziak eta beste hiruretan, berriz, behera.
Azaroan, langabeziak gora egin du Eibarren, Elgoibarren eta Mendaron. Eta behera egin du, berriz, Soraluzen, Eibarren eta Mutrikun. Dena den, Soraluzek segitzen du izaten eskualdeko langabezia tasarik handiena.