Kejak eta eskarixak

Zabor-poltsak leku desegokian

Ubane Madera Zangitu 2021ko abe. 1a, 15:47

Frontoiko zakarrontzian ipinitako oharra.

Behin baino gehiagotan, zakarrontziak zabor-poltsekin gainezka eginda azaldu dira herrian. Horren irudi eta egoeraz kexaka, Errekalde kaleko zakarrontzi baten argazkia bidali zuen A.A. herritarrak azaroan. Egoera errepikatzen denaren erakusle da oharra eta guzti ipini behar izan dutela, besteak beste, frontoiko zakarrontzian.

Errekaldeko zakarrontziaren kasuan, gainera, bertatik metro eskasetara daude zabor-poltsak botatzeko edukiontziak.

Frontoiko zakarrontziaren kasuan, berriz, Debabarreneko Mankomunitateak jarri du oharra gogora ekarriz zakarrontziak ez direla zabor-poltsak lagatzeko lekuak.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.